Julen Iturraspe eta Ainize Perez Bizkaiko Trontza Txapelketara aurkeztuko dira, eta txapela nahi dabe

Eako Urtza Herri Kirol Taldeko kideak dira Julen Iturraspe eta Ainize Perez, eta alkarregaz dabilz trontzan

Bizkaiko txapelaren bila, trontzan

Julen Iturraspe eta Ainize Perez, Herriz Herri saioan / Bizkaia Irratia

Urtza Herri Kirol Taldea 2018an sortu eben Ean. Gaur egun, Julen Iturraspe eta Ainize Perez dira, batik bat, taldean gogorren dabilzanak. Bizkaiko Trontza Txapelketan parte hartuko dabe alkarregaz. Hori udan izango da. Txapelketa mistoetan ezeze, gizonezkoenetan eta emakumezkoenetan be parte hartzen dabe.

Iturraspe giza proban ibili izan da, gehien bat. Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan bigarren geratuta dago. Gaur egun, trontzan, harri jasoten eta aizkoran be ekiten deutso. Kirola egin barik ezin dau bizi. Umetatik pelotan jokatzen eban. Perez , barriz, sakibaloian ibili zan. Bilbotarra da izatez, eta Eara heldu zanean, kirola egin nahi, eta herri kiroletan hasi zan.

Ez dau ahaztuko inoiz zelan sortu zan Urtza taldea. Ama izan zan egunean, lagunek esan eutsien herri kiroletan hasiko zirala. Ezin izan eban sinistu. Urte batzuk geroago, Perez bera da herri kiroletan buru-belarri dabilena. Trontzan, Argi Zameza elantxobetarragaz joango da Bizkaiko Txapelketara. Bakarka, aizkora txapelketan be parte hartu nahi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular