Zero Kilometro produktuak poke baten eskaintzen dabez Gureik enpresakoek. Euskal gastronomia ardatz hartuta, batez be kontsumilatzaile gazteei begira, kanpoko tendentzia bat hartu eben orain hiru urte gitxi gora behera, pokea hain zuzen. Eskeintza zabala dauke, marmitako pokea eskientzen dabe, baita gilda pokea be eta beste hainbat. Bittor Agirre Gureik enpresako informazino arduraduna izan dogu Lau Haizetara saioan. Erantzuna orain arte oso ona izan dala azaldu deusku Agirrek. Mungian hasi ziran orain hiru urte, eta Bizkaian hainbat herritan zabaldu dabe negozioa. Datorren astetik aurrera, Gipuzkoan. Orain auzolan taldea sartu da kapitalean eta horrek bi eragin positibo izango dauezala esan dau Bittorek.