Jokin Oregik sortu eta zuzentzen dauan lana

Marie de Jongh konpaniaren lan barria Arriagan estreinau da

‘Kimu’, irudimenari gorazarre egiten deutson antzezlana

'Kimu' antzezlana / Arriaga Antzokia

Marie de Jongh konpainiarentzat astegoien berezia izan zan aurrekoa. Alde batetik, Amour antzezlana bueltatu zan Arriaga antzokira, bertan estrenau eta hamar urtera. Bestetik, Kimu antzezlan barria estrenau eben leku berean. Jokin Oregi da lan bien sortzaile eta zuzendaria. Amour lana hamar urte beteta eskaintzen jarraitu ahal izatea oso pozgarria dala esan deusku Oregik. Antzezlan honek hainbat sari jaso dauz. Oregirentzat, istorioa da lan hau arrakastatsu bihurtu dauan arrazoi nagusia. Marie de Jongh konpainiak, aurrera begira, badaukaz oraindino antzezlan hau eskaintzeko hitzorduak, Frantzian, besteak beste.

Irudimenari gorazarre

Kimu antzezlana, bestalde, euskeraz eta gaztelaniaz estrenau zan astegoienean. Antzezlan hau sortu eta zuzentzeaz gain, Jokin Oregi protagonistetariko bat be bada. Ana Martinezegaz batera ari da aktore lanetan hain zuzen. Oregik, kasu honetan, testua daukala esan behar. Azaldu deuskunez, irudimenaren ganeko antzezlana da, karga bisual handia daukana eta errealismo magikoaren kutsua daukana. Maskaragaz ari da lanean Martinez. Oraingo honetan be Javier Tirado arduratu da maskarak egiteaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00