Zientzia tartean nutrizino-gehigarriak aztertu doguz

Ikerketa batek ez dau aurkitu nutrizino-gehigarrien beharrik

Koldo Callado: “Pertsona osasuntsu batek ez dau behar inolako nutrizino-gehigarririk”

Aupa Bizkaia programan Zientzia tartea egiten dogu zientzialarien lana ondo ulertu eta balorean ipinteko. Gaurkoan Medikua eta Kirurgian Doktorea eta EHU-ko irakaslea dan Koldo Calladogaz nutrizino-gehigarriei buruz berba egin dogu.

Gaur egun interneten bidez geure bizitza hobetzeko aholku asko aurkitu geinkez. Psikologiaren ganeko gomendioak, geure gorputza “hobetzeko” bestelako ariketa fisikoak eta geure nutrizinoa osotzeko gehigarriak goratzen dabezan influencerrek atentzino asko erakartzen dabe sare sozialetan. Askok euren esperientziatik kontetan dabez metodo edo produktuen onurak, baina bakarrik adituek eta profesionalek dakie ondo zelako eragina euki ahal dauan horrelako praktika batek.

Gaur, esan dogunez, Zientzia tartean nutrizino-gehigarriak aztertu doguz. 20.000 kontsumitzaile baino gehiago aztertu dauzan ikerketa barri batek ez dau nutrizino-gehigarrien erabilera justifiketan dauen datu objektiborik aurkitu (Self-reported health without clinically measurable benefits among adult users of multivitamin and multimineral supplements: a cross-sectional study). Erabiltzaileek jakinarazi eben hobeto egozala hartzean, baina aldagai analitiko batek be ez eban hori baieztau. Koldo Calladoren esanetan pertsona osasuntsu batek ez dauz behar inolako gehigarririk. Ez dira beharrezkoak eta arriskutsuak izan ahal dira kasu batzuetan. Bakarrik profesionalek gomendatzen deuskuzanean hartu beharko geunkez, kasu konkretua ezagutu eta odol edo komeni dan analisia aztertu ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00