Juan del Arco: "Detekzino goiztiarra funtsezkoa da"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoak gaixotasunaren inguruko xehetasunak emon deuskuz

Kolon eta ondesteko minbizia da dagoan ohikoena

Kolon eta ondesteko minbizia da dagoan minbizia motarik ohikoena. Horren harira, Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna izan zan martiaren 31n. Hamar gaixotik zortzik 60 urte baino gehiago ditue eta gehienak gizonak dira. Gainera, kolon eta ondesteko minbiziaren kasuan, detekzino goiztiarra oso garrantzitsua da. Izan be, minbizia fase aurreratu batean topetan danean bizirauteko aukera %50 baino gitxiagokoa da.

Kolon eta ondesteko minbiziaren errealidadeari buruz egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00