Kometak egitasmoa jarri da abian lehenengoz. Etxepare Euskal Institutuaren ekimena izan da. Nafarroako Uharte zentroa, arte garaikidearen ikerketa eta esperimentazino gunea eta Bordeleko Zebra3, arte garaikidearen zabalkunde eta ekoizpenerako zentroagaz batera alkarlanean sortu da Kometak. Proiektuak, Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesa be badauka. Kultur lankidetza, sortzaileen mogikortasuna eta mugaz gaindiko alkarlan sareak indartzea da helburua. Kometak proiektuaren izenak, Bigarren Mundu Gerran sortutako Comète sareari egiten deutso erreferentzia. Sare horrek, muga zeharkatzen laguntzen eutsen aliatuen pilotuei.
Damaris Pan eta Matthias Malefond
58 proposamen jaso dabez lehenengo edizinorako. Bi aukeratu dabez egonaldi artistikoetarako. Damaris Pan artista mallabiarra batetik. Honek apirilaren 13tik maiatzaren 24ra bitartean garatuko dau bere proiektua Bordeleko Zebra3 zentroan. ‘Derrapaje metaforico‘ dauka izena. Pinturea izango dau ardatz. Matthias Malefon artistak barriz, apirilaren 6tik maiatzaren 15era bitarteko egonaldia egingo dau Nafarroako Uharte zentroan. ‘Formation and Deformation of Oralities‘ izena jarri deutso. Bere lana, instalazinoaren soinuaren eta eskulturaren arteko gurutzegunean kokatzen da. Imanol Otaegik, Etxepare Euskal Institutuko kultura zuzendariak azaldu deusku Kometak egitasmoa.
