
Carlos Olabarri Bilboko Eleizbarrutiko Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendariagaz eguaztenean hasiko dan konklabearen gakoetako batzuk argitu doguz Goizeko Izarretan irratsaioan. Eguztenean Kapera Sistinoan batuko dira 70 herrialdetako 133 kardinal, botoa emoteko eskubidea daukienak. Euretako batek kardinalen bi-herenaren babesa jasotakoan, aita santua izatea onartzen badau, tximiniatik ke zuria atarako da.
Egunean bozketa bi egingo dira eguaztenean hasita, eta bozketa bakotxaren ostean San Petri basilikan ipini daben tximiniatik ke baltza edo zuria urtetan ikusiko dogu. Carlos Olabarrik aitortu deusku, hasiera baten konklabe laburra izango zala uste ebala berak be. Baina azken egunetako barriek, “lauzpabost egun edo sei be” iraun leikela dinoe.
Kapera Sistinoan egingo dira bozketak, baina kardinalak konklabeak iraun bitartean ez dagoz kaperan isolatuta. Euren egoitza nagusia Santa Marta izaten da eta Kapera Sistinotik urtetan dira.