“Ai, gure juaneteak” ikuskizuna liburu formatuan argitaratu dau Patxo Telleriak

Kantak berregituratu eta barriro kodifikatzeko ausardia izan dau aktore-idazleak

Laboaren kantak taula gainean

Patxo Telleria liburuagaz. / Bizkaia Irratia

“Ai, gure juaneteak” ikuskari eszeniko hibridoa da, berbaz eta musikaz osatua. Eta orain liburu formatuan be ekarri dau Patxo Telleriak. Testua Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazioa da: “Izarren hautsa”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… Hamarkadak pasau dira kanta horiek konposatu ziranetik eta ez dabe galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horregatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia diralako, kantok berregituratu eta barriro kodifikatzeko ausardia izan dau Telleriak.

Saioa girotzeko, zelan ez, “Ai, gure Juaneteak” liburu honetan jasotako kantuak entzun doguz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00