National Geographic aldizkariak uda honetarako estaduko hondartza onenen artean sartu dau Laga

Paisaia, dunak, are finak eta surf egiteko olatuak nabarmendu dabez

Laga, estaduko hondartzarik onenetarikoa National Geographicen eretxian

Lagako hondartza / Bizkaia Irratia

National Geographic aldizkariak uda honetarako espainiar estaduko hondartza onenen artean sartu dau Laga. Aldizkari ospetsuak Ibarrangeluko hareatza aukeratu dau duna-paisaiagatik, are finagatik eta surfeetako olatuakaitik. Jesús Mari Ziluaga bertako alkateak emon deuskuz zehaztasunak.

Naturari, historiari, bidaiei eta abenturari buruzko erreportajeak eta argazkiak zabaltzen dauz National Geographic aldizkari ospetsuak. Mundu osoan argitaratzen da eta Lagako hondartza aukeratu dau uda honetarako espainiar estaduko itsasertzeko hareatzarik onenen artean. 25 hondartza onenen zerrendan agertzen dan beste euskal hondartza Zumaiako Itzurungoa da, ez bakarrik Game of Thrones agertoki bihurtu zalako, baita «balio geologiko handiko labar ikusgarriakaitik» be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular