Arrigorriagan Lamiaena etxea, emakumeentzako topagunea da, feminismoa, errespetua eta askatasuna bezalako balioak sustatzeko. Orain urte bete pasautxo zabaldu eben etxea eta gaur egun 350 erabiltzaile inguru daukez. Hasieratik hona lamiaenakideen kopuruak gora egin dau. Arantza Jauregi eta Haizea Barandika kideetariko bi dira. “Guretzako lokal bat eukitea pribilegio baten moduan hartu dogu, ezin hobeto gabilz. Konplizidadeak sortzen dira eta pertsona asko ezagutu doguz” azaldu deuskue.
Gaur arratsalderako egitarau zabala prestatu dabe herrian, emakumeen nazinoarteko eguna ospatzeko. Hasteko tailer bat izango dabe, kalejirea, kantu martxa feministea, etab. Aldarrikapen eguna da gaurkoa eta aurten fokoa zaintzan jarrita daukela gogoratu deusku Arantza Jauregik.