Jon Larrea, Amorebietako presidenteak dino jokalari garrantzitsua izan daitekeela taldearentzat

Soriako Numanciaren aurka jokatu leikez lehen minutuak, azken jardunaldian aulkian jesarrita egon ostean

“Lan handia egin dogu Julen Jon Guerrero ekarteko”

Asier Goiria eta Julen Jon Guerrero, aurkezpenaren egunean Urritxen / Bizkaia Irratia

Julen Jon Guerrerok Aritz Mujikaren aginduetara jokatuko dau Amorebieta futbol taldean denporaldia amaitu arte. Julen Guerrero handiaren semea, Real Madrideko gazte mailako taldean ebilen jokatzen Amorebietaren eskeintzea jaso eban arte. Jon Larrea, taldeko presidenteak eta Asier Goiria, kirol zuzendariak lan handia egin dabe Guerrero gazteak Urritxen jokatu daian.

Julen Jon Guerrerok aurrelarien atzetik jokatzen dau normalean, erdialdea eta aurrealdearen arteko lotura lanak eginez. Ganera, trebea da aurkariaren ate aurrean. Esan beharrik ez dago Athleticek hurretik segiduko dauela jokalariaren jarduna Amorebietan, etorkizunean balizko fitxaketea izan daiteke-eta talde zuri-gorrirako. Edozelan be, Guerrerok -gazte mailako jokalaria da hondino- kontratua dauka Real Madridegaz eta Athleticek Florentino Perezegaz berba egin beharko leuke erdilaria fitxatzeko asmoa euki ezkero.

Jon Larrea, Amorebieta taldeko presidenteagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Julen Jon Guerreroren fitxaketaz gain, neguko merkatuan egon daitekezan beste mogimendu batzuk be aztertu doguz. Urko IruretagoienaIzeta“, Eibarrek itzita Amorebieta taldean jokatzen dabilen aurrelaria fitxau gurean dabil Athletic, Bilbao Athletic indartzeko. Pallaresek zuzentzen dauen taldea dana beharrean dago, sailkapeneko zulotik urten ezinik dabil-eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular