EAEko azaleraren %88 landa eremua da eta %12 uri urbanoa izango litzateke. Hori bai biztanleriaren gehiengoa urietan bizi da. Nekazal eremuari urbanozentrismotik begiratzeko dekogun joerea aldatu behar dala uste dau asteon Jirabiran saioan alkarrikzetatu dogun Leire Milikuak. Abadiñoko idazleak “Lur gainean, itzal azpian” (Susa) liburua aurkeztuko dau gaur Durangoko Azokako Ahotsenean. Milikuak bere liburuan dino baserri inguruko emakumeak ahalduntzeko marketing bat dagoala baina andrazko honen bizitzetan eragin zuzena daben politika gitxi. Hori dala emakume baserritar ugari nekatuta dagozala salatu dau.
Emakunderentzat ikerketa lanak egin dauzen Milikuak nekazal eremuko andren ahotsak eta testigantzak batu dauz eta Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren bitartez kaleratzen dan liburu barrian dagoz irakurgai.