Lander Martinez SUMAReko Bizkaiko zerrendaburua euki dogu Goizeko Izarretan

"SUMAR gobernuan ez badago EAJk eta EH Bilduk Madrilen interlokutoreak topetako zailtasunak eukiko dabez" dino Martinezek

Lander Martinez: “Herritarren bizitzea hobetzeko politika gehienak Yolanda Diazek abiatu dauz”

Lander Martinez SUMAReko beste hautagai batzukaz batera / Europapress

Yolanda Diazek azken lau urteetan egindako lana azpimarratu dau Lander Martinezek Goizeko Izarretan. “Herritarren eskubideak hobetu dabezan politika gehienak Yolanda Diazen ministeritzatik sortu dira” azaldu dau SUMAReko Bizkaiko zerrendaburuak. Unidas Podemosek 2019an eskuratutako 35 jarlekuak errepikatzeko aukerez galdetuta Lander Martinezek dino kopurua gora-behera garrantzitsuena jarlekuek gobernu aurrerakoi bat osatzeko emongo leukien aukerea dala.

Osasuna eta ingurumena

Osasun arloan lehen arreta indartzeko eta itxaron zerrendak murrizteko neurriak dabezala azaldu dau Martinezek. Ingurumenagaz lotuta Greenpeacek atzo aldaketa klimatikoaren aurka behar besteko neurririk hartzen ez dala salatzeko pankarta erraldoia jarri eban Madrilgo Alcalá-ko Atean. Abascal, Sanchez eta Feijoo-gaz batera Yolanda Diazen aurpegia agertzen zan pankartan. “Bakotxak bere eretxia dauka baina programa klimatikoak irakurten badoguz desbardintasun handiak aurkituko doguz. Abascalek ez dauka programa klimatikorik negazionistak diralako eta PPren guda handienetako bat urietan kotxeak leku guztietan mantentzea da. SUMARek gai honetan proposamen ugari daukaz industria berdeagaz edo kotxe elektrikoagaz lotuta” azaldu dau Lander Martinezek.

EAJ eta EH Bildu

“Sumar gobernuan ez badago EAJk eta EH Bilduk zailtasunak eukiko dabez interlokutore bat topetako” azaldu dau SUMAReko ordezkariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular