Bost artista gaztek, hiru taldetan banatuta, burutu da proiektua

Artistak ohikoak diran eskultura eta oroigarri fisikoetatik aldendu dira

Larrabetzuko oroimen historikoaren irakurketea forma artistikoan

Erakusketaren aurkezpen ekitaldia / Bizkaia Irratia

“Larrabetzu Oroimena” egitasmoa bost artista gaztek egin dabe hiru taldetan banatuta. Larrabetzuko oroimen historikoaren irakurketa pertsonala egin dabe eta forma artistikoa emon. Artistak kasu honeetan ohiko diren eskultura eta oroigarri fisikoetatik aldendu dira. Era berean inmaterialidadea eta ikus-entzunezko euskarriak lehenetsi dabez.

Larrabetzuko Udalak EHUko Arte Ederren Fakultadearekin batera herriko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak bultzatu gura ditu. Holan, 1936ko gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsinoa izango dira abiapuntu, orduko andra, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekarteko eta honeei autortza justu eta egiazkoa egiteko.

Hautatutako proiektuak honeek izan dira: “Baietz esaten duena eta ezetz esaten duena” (Ane Seijas eta Julen Sainz de Rozas), “Zirrikitua” (Eriz Moreno / Amaia Molinet) eta “Hona hemen orain ez dagoena” (Liben Svaart).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular