Alberto Iglesias da egilea eta Javier Hernandez-Simon zuzendaria

Gerra zibilean eta frankismoan kartzelan egondako emakumeak gogora ekarten dauazan antzezlana da

“Las que fueron silencio” antzezlana Arriagan domekara arte ikusgai

Itxaso Gonzalez eta Unai Izquierdo aktoreak / Bizkaia Irratia

“Las que fueron silencio” antzezlana domeka arte ikusgao egongo da  Bilboko Arriaga antzokian.
Gerra zibilean eta frankismoan zehar kartzelatan egondako emakumeak gogora ekarten dauazan antzezlana da honakoa. Alberto Iglesias da egilea eta Javier Hernandez-Simon zuzendaria. Aktore lanetan arituko diran Itxaso Gonzalez eta Unai Izquierdok esan deuskue, urduri eta gogotsu dagozala estreinaldiaren egunean.
Itxaso Gil, Irene Bau, Lucia Lasarte, Vene Herrero, Nagore Nabarro eta Gabriel Ocina be agertzen dira “Las que fueron silencio” antzezlanean. Gerra zibilean eta frankismoan kartzelan egondako emakumeen ahotsa izatea lortu gura dabe. Aktore honeen esanetan, istorio hau kontatu beharra egoan.

Pertsonaiak

Kartzelan egondako Rosario, Josefina, Magdalena, Dolores eta Isabel dira antzezlaneko protagonistak. Itxaso Gonzalez, Rosario da, kartzelan dagoan ama. Kartzelan jaiotako umeen kasuak be gogoratu beharra azpimarratu dau. Unai Izquierdo bitartean, kartzelako zuzendaria da lan honetan. Berak dinoanez, pertsonai gogorra honakoa. Bere izaerea ulertu beharra be aipatu dau. Gorka Martinen eszenografia dauka antzezlanak eta Betitxe Saitua da jantzien arduraduna. Azken honen lana azpimarratu dabe. Antza, emakume gehienen izenak agertzen dira jantzietan. Gaur iluntzeko zazpi ta erdietan izango da “Las que fueron silencio” lanaren estreinaldia. Bihar barikuz ez da emonaldirik izango, Musika-Musica jaialdia egingo dalako. Zapatuan eta domekan izango dira beste emonaldi bi iluntzeko zazpiretan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00