Antolatzaileek azaldu dabenez, XXXVIII. Ziortzako Kontzertuak jaialdiak nazinoarteko eta bertako artista ospetsuak bilduko dauz, historikoki informautako interpretazinoak eta kalidade handiko egitaraua eskainiz. Kontzertuak Ziortzako monasterioan egingo dira, akustika bikainagaitik eta bertan dagoen Euskal Herriko organurik zaharrenetakoagaitik (1686an Joseph de Echevarriak eregitakoa) ezaguna dan espazioan. Eta ezin ahaztu, eleizan bertan dagoan Jose Maria Arrizabalagaren beste organua be (1993), zaharraren irudi eta antzera eregitakoa.
Koldo Narbaiza antolatzaileak Lau Haizetara irratsaioan nabarmendu dauanez, jaialdiaren helburua musika eta ondare historikoa buztartzea da, eta publikoari esperientzia berezia eskaintzea. Urtero lez, aurten be ikusle ugari erakartzea itxaroten dabe. Kontzertuak irailean izango dira, zehazki, bigarren eta hirugarren astegoienean. Organu kontzertuak, Erdi Aroko musika eta obra bereziak izango dira, besteak beste.
