"Euskaldunoi PPko gobernu bategaz beti joan jaku ondo" zehaztu dau Laura Garridok

"PPk gehiengo osoa lortzea ez dogu baztertzen" azaldu dau Laura Garridok

Laura Garrido (PP): “Euskadin hasi da Feijoo efektua igerten”

Laura Garrido / PP

Hauteskunde Batzordeak, posta bidez botoa emoteko epea gaur eguerdira arte luzatu izana erabagi ona izan da PPren eretxian. Euskadiko gizartean gabezia handiak emoten dirala uste dau Laura Garrido legebiltzarkide popularrak. Zerga larregi ordaintzen dirala eta talentuari ihes egiten izten jakola kritikau dau besteak beste politikari arabarrak Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan saioan.

Garridok uste dau aldaketarako sasoia dala eta Feijook gehiengo zabal bategaz gobernauko dauela adierazo dau legebiltzarkide popularrak. Euskadiko PPko buruak ez dau PPk gehiengo osoa lortzea batzertzen. EAEn alderdi popularrak galdutako ordezkaritzea berreskuratzea nahiko leukela azaldu deusku Laura Garridok. PPren helburua Araban bigarren diputadu bat lortzea izango litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular