Zergen jaitsierea PPren DNAn dagoan zerbait dala uste dau Laura Garridok

Aldundiek Kontzertu Ekonomikoa zergak jaisteko erabili behar dabela uste dau legebiltzarkide popularrak

Laura Garrido (PP): “Semperren itzulereagaz Alderdi Popularra post-talentua berreskuratzen dabil”

Laura Garrido / PP

Euskadiko PPko buruek atzo ETAk orain dala 25 urte hil eban Jose Ignacio Iruretagoiena Zarauzko zinegotzia omendu eben. “Ezinbestekoa da biktimen irudia gogoratzea. ETAk holan nahi izan ebalako pertsona batzuk hil zirala gogora ekarri behar da. Pertsona batzuk hil ziran talde terrorista batek bere proiektu totalitarioa ezarri nahi izan ebalako. Gai honi jagokon errelatoa egin behar da” zehaztu dau Laura Garrido popularrak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

Semper

Borja Semperren politikarako itzuleraz galdetuta  Garridok dino PP “post-talentoa” berreskuratzen dabilela. Etorkizunari begira PPk, inori begiratu barik, bere buruari begiratu beharko leuskiola uste dau legebiltzarkide popularrak. Gobernetako gehiengo osoa lortu beharko dauela uste dau Garridok.

Osakidetza

Osakidetzako Lehen Arretarako Urkullu Lehendakariak iragarritako proiektu barriez galdetuta Garridok dino PPk Lehen Arreta indartzeko egindako proposamenetatik Jaurlaritzak bat bera be ez dauela kontuan hartu. Gai honetan autokritikea egitetik harago Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak hartzea eskatu deutso Alderdi Popularrak.

Zergak

Bestalde politika fiskalari jagokonean zergak jaistearen aldeko apostua egin dau Garridok. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunek hori egiteko eskumena dabela eta Kontzertu Ekonomikoa horretarako erabili behar dala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular