Greenpeace talde ekologisteak lege urraketea ikusten dau Guggenheim Urdaibai proiektuan. Aipatu dabenez, Guggenheim museoa Urdaibain eraikitzeko proiektuak Kostaldeen Legea urratzen dau. Instalazinoak Urdaibaiko paduretatik 20 metrora eraikiko litzatekez proiektu horren arabera eta kontuan hartu behar da padura horreek babestuta dagozala. Horrez gain, Muruetako ontziolan, Trantsizio Ekologikoko ministerioak aukerea emon deutso ontziolari lurzoruak deskontaminatzeko daukan ardureari uko egiteko. Balio ekologiko handia daukan gunean eraiki nahi da Guggenheim museoa eta horrek turistifikazinoa ekarriko leukela gogoratu dabe talde ekologistatik. Guzti hau dala eta, Greenpeacek epaitegira jo dau proiektua bertan behera geratu daiten eskatuz.
Ozeanoen eguna
Bestalde, bagilaren 8.na, ozeanoen munduko eguna izango da. Hau dala eta, Greenpeace talde ekologistak, Artic Sunrise ontzia ekarriko dau Bilboko Portura. Bagilaren 7, 8 eta 9an izango da bertan. Itsasontzira bisitak egin ahal izango dira, tailerrak be antolatu dira eta ongintzako kontzertu bat be egingo da ozeanoen alde. Arlo honetan, Greenpeace taldeak Ozeanoen Tratadu Globala onartzeko eskatzen deutse espainiar estaduari. Gitxienez 60 herrialdek onartu beharko leukie 2025eko bagila baino lehen. Horrek nazinoarteko uren %30 babestea ekarriko leuke 2030. urterako, talde ekologistare arabera.