Goizalde Urkiola Leioako jokalariak esan deuskunez, urteko bigarren helburua lehen lauretan sailkatzea da

Denporaldi oso ona egin dau orain arte Leioa Waterpolo Taldeak, eta bardin jarraitzea da helburua

Leioak lehenengo lauren artean sailkatzea dau helburua orain

Leioa Waterpolo Taldeak ligako bigarren fasea hasiko dau zapatuan. Iruña hartuko dau Askartzan. Aurkari gogorra, bigarren fasea hasteko. Iruñaren aurkako partiduak, gainera, derbiak izaten dira. Goizalde Urkiola Leioako jokalariagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Urkiolak esan deusku partidu gatxa izango dala, beti lez. Orain, gainera, atezain bat eta golegile bat fitxauta datoz Askartzara.

Denporaldi oso ona daroa Leioak. Lehen helburua goiko moltsoan sailkatzea zan. Gorka Sanchezen taldeak ondo lortu eban. Orain, 4 partidu daukaz bigarren fasean. Hasteko, Iruñaren aurka jokatuko dabe zapatuan Askartzan. Ondoren Vallirana, Concepción eta Molins de Rei izango dira aurkariak. Sailkapenean, zortzina puntugaz dagaz Leioa, Concepcion eta Vallirana. Molinsek eta Iruñak, barriz hamarna daukiez. Parekotasun handia dago talde guztien artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular