Ikerketa eta garapenerako euskal inbersinoa %6,4 hazi da

"Pertsonen kudeaketan eta logistikan barrikuntza handia emoten dabil" esan deusku Innobasqueko zuzendari nagusiak

Leire Bilbao: “Barrikuntzea enpresakaz auzolanean bultzatzen dogu”

Leire BIlbao (Innobasque) / Bizkaia Irratia

Innobasque barrikuntzarako euskal agentzia 906 bazkidek osatzen dabe eta urteko batzar nagusia egin dau orain dala aste gitxi.  Enpresa gehienak industria arlokoak dira. Enpresa txiki eta ertainetan barrikuntza teknologikoa ez eze gestinokoa dago: giza-baliabideak, logistikea… Adimen artifiziala dala eta, landu beharrekoa da oraindik. “Erabili behar da baina jakin behar dogu adimen artifizial hori zelan, zertarako eta noraino erabili behar dogun” zehaztu dau Innobasqueko zuzendari nagusiak. Innobasquen horri buruzko formazinoa emoten dabilz.

Ikerketa eta garapenerako euskal inbertsinoa 2 milioi eurotik gorakoa izango da lehenegoz aurton, igaz baino %6,4 gehiago da hori. “Administrazino publikoa garrantzitsua da baina inbertsinoa enpresak egin behar dau. Europako enpresek barrikuntzan guk baino gehiago inbertiduten dabe” esan dau Leire Bilbaok.

Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Barrikuntza eta Unibersidade saila sortu dau. Sailburua Juan Ignacio Perez-Iglesias izango da eta sail horretan barrikuntzea berba txertatu izanaz berba egin deusku Leire Bilbaok. “Barrikuntza berbea egotea oso garrantzitsua da. Batzuk uste izan dabe barrikuntzea galduta egoala, akaso mezuetan bai baina ekintzetan ez da galduta egon” gaineratu dau Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00