Leire Saitua kantari eta yoga irakasleak uste dau bizitza honetan garrantzitsuena jabetzea dala, konturatzea

Jamendo plataforman entzun eta eskuratu leitekez Leire Saituaren 3 disko eta laugarrena, Ibarrangeluko azokan

Leire Saitua: “Bizitza honetan, garrantzitsuena jabetzea da”

Leire Saitua Iribar musikari eta yoga irakaslea konbidau dogu Ibarrangeluko Herriz Herri saiora. Saituak lau disko daukaz. Lehenengoa 2o02koa da, ‘Ogoño‘. Harrezkero etorri dira ‘Lasaitu ta Irribar‘, ‘iAuBe’ eta ‘Zuhaitz eta Zubi’. Lehenengo hirurak entzuteko edo eskuratzeko, Jamendo plataformara jo leiteke. Azkena, Ibarrangeluko azokan erosi ahal izango da domekan, apirilaren 30ean. Geroago jasoko dau plataformara.

Lau diskoetan Miguel Comas baxu jotzaileak hartu dau parte. Leire Saituaren esanetan, lau diskoen aita da Comas. Bere lau diskoek aita bat daukiela eta lau seme-alabek beste bat. Horixe esan deusku. Laua hortxe dabil bere inguruan, ze lau gizon be izan ditu.

Yoga irakaslea be bada Leire Saitua. Yogak ardatza emon deutsala dino. Yoga konszientziaren zientzia dala. Bizitzan, garrantzitsuena jabetzea dala nabarmentzen dau, konturatzea, eta seme-alabei horixe transmititzen ahalegindu da. Gaur egun, Gernikako Astran ibilten da yoga egiten. Izan be, nahiago dau yoga taldean egin. Luze eta zabal egin dogu berba Leire Saituagaz. Bizimodua, artea, musikea… danetarik jorratu dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular