Libe Goitia, Angel Erro, Oier Plaza eta Jon Enbeita dira aurtengo Lauaxeta Sariak

Euskera, Kultura eta Kirol foru diputaduagaz egin dogu berba Lauaxeta Sariak dirala-eta

Leixuri Arrizabalaga: “Egindako lan onari jarraipena emongo deutsagu”

Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ko Lauaxeta Sariak emon dauz bariku goizean. Poesia sarien irabazleak Libe Goitia eta Angel Erro izan dira. Bestetik, Oier Plaza gailendu da ikus-entzunezkoen atalean. Azkenik, Jon Enbeita bertsolari, idazle eta abeslariak irabazi dau aurtengo edizinoko Lauaxeta Ohorezko saria, euskal kulturgintzeari egindako ekarpen handiagaitik. Aurtengo sari emote ekitaldian, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia eta Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirola diputaduaren debutak izan dira. Euren lehenengo aldia izan da Lauaxeta Sarietan. Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak emozionauta egoala aitortu deusku. Beragaz berba egiteko aukerea euki dogu Lau Haizetara saioan.

Hastapena

Leixuri Arrizabalagak bere lehenengo hileak bizi izan ditu kargua eskuratu ebanetik. Lorea Bilbaok aurreko urteetan departamenduan egindako lana goraipatu gura dau: “Esku honetatik jaso dot departamendua. Beraz, aurretik egindako lanari jarraipena emon behar jako”. Halanda be, testuinguru barrira be egokitu beharko da Arrizabalaga. Ildo beretik jarraituz, euskeraren erabilerearen jaitsieran ipini dau arreta Euskera, Kultura eta Kirol foru diputaduak. Ganera, erronka barriei aurre egiteko “prest” dagoala argitu dau, euskeraren normalkuntzarako bidea ez dalako inoiz erraza izan, are gitxiago azkenengo hileetan epaitegietan emon diran epaiak aintzat hartuz.

Gida Bira

Euskeraren Nazinoarteko Eguna dala-eta martxan ipinitako Gida Bira egitasmoaren inguruan be egin dau berba Leixuri Arrizabalagak. Abenduaren 1ean, 2an, 3an eta 4an, Bizkaiko Foru Jauregian eta foru museo eta aretoetan bisita gidatuak egingo dira 13 bertsolarien eskutik. Parte hartzeko izena emotea beharrezkoa da museo edota areto bakotxaren webgunean.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular