Ander Aldazabal: "Bizkaiko aparkaleku asko ordainpekoak dira, Lekeition azkenetakoak gara neurri hau ezarten"

Neurria 2024ko udan sartuko da indarrean eta ordainleku digitalak jarriko dabez

Lekeitioko kanpoko aparkaleku handietan ordaindu beharko da

Lekeitioko portua / Bizkaia Irratia

Lekeition uda sasoian, herriko sarreretan dagozan hiru aparkalekuetan ibilgailua iztearren ordaindu egin beharko da. Next Generation diru laguntzak jasota, ordainketa sistema digitala ipiniko leukie. Gernikatik eta Markinatik etorrita aparkalekuak dagoz Lekeitioko sarreretan, horreetan ezarriko leukie ordainpeko sistemea. Azken urteetan ordainpeko aparkalekuak hainbat herritan ezarri dabez. Getxon, Plentzian, Gorlizen, Bakion, etab. Lekeitio neurri hau ezarten azkenetakoa dala azpimarratu deusku Ander Aldazabal alkateak.

Herriko barrualdean egoiliarrek bakarrik aparkau ahal izateko aukerea aztertzen dabilz orain baina azken honetaz hondino ez da erabagirik hartu.  Lekeitiarrek urteetan eskatu daben gauza bat ei da hori Aldazabalen berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular