Egunean zehar kontzertuak, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol erakustaldiak eta umeentzako ekintzak egongo dira

Antolatzaileen esanetan, belaunaldi guztientzako jaia eta euskal kulturaren transmisinorako topagunea izatea da helburua

Lemoak hartuko dau Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa urriaren 17an

Jon Gomez / Bizkaia Irratia

Lemoak hartuko dau Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa datorren urriaren 17an. Bizkaiko Foru Aldundiak, Danok Pro kooperatibak eta Lemoako Udalak aurkeztu daben ekimenak, 20 taldetik gora batuko dauz, eta herri osoa euskal musikeagaz, dantzeagaz eta erromeriaren bueltako jardueregaz girotuko dau. Jon Gomez Danok Proko kideak Lau Haizetaran azaldu deuskunez, egunean zehar kontzertuak, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol erakustaldiak eta umeentzako ekintzak egongo dira. Korrontzi, Lorratz, Lehian eta Trikizio izango dira, besteak beste, kartelaren parte, eta antolatzaileen esanetan, belaunaldi guztientzako jaia eta euskal kulturaren transmisinorako topagunea izatea da helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00