Hiru gai nagusi landu ditugu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika sailburuordeagaz, Zaintzaren aldeko Ituna, Migrazino eta Asilo foro barria eta Ume eta Nerabeen legea.
Zainketaren inguruko hausrnarketea egiten aspaldi hasi zirala azaldu deusku, eta oraintsu itun hau izenpetu dabela. 14 konpromiso hartu ditue, danetarikoak: erakunde publikoek pisua hartzea, bardintasuna sustatzea, kalidadeko enplegua… Zainketa eredu propioa, publikoa eta komunitarioa.
Migrazino eta asilo foro barria be oraintsu eratu dabe. Lide Amilibiak azaldu deuskunez aurrekoa 2002koa zan eta migrazino kontuetan gauzak asko aldatu diranez, foroa be barritu egin dabe.
Haur eta Nerabeen legearen garrantzia be nabarmendu deusku, eurak erdigunean ipinten ditualako.