Eremuz Kanpo (1x21): 'Lilo & Stitch'

'Ohana' berbak esangura galdu dau bertsino barri honegaz

Lilo & Stitch (2025): Goian bego, originaltasuna

Disney estudioak Lilo & Stitch pelikularen moldaketa barria estreinau dau. Remake honetan, animazinozko istorioa errealidadera ekarri dabe. Hazur eta mamizko umea da orain Lilo, eta Stitch, benetako munstroa. Hedabideetan asko erabiltzen diran kontzeptuak argituko doguz asteon: remake, reboot eta revival.

Kopiak egitearen estrategia ez da fenomeno barria. Ibilbide historikoa birpasauko dogu, ikusleek onartu edo baztertzen dabezan kasuak aitatuz. Esate baterako, Twin Peaks-en hirugarren denporaldia ala Sexo En Nueva York-en jarraipena. Izan be, holako remakeak egitean gauza bi lortzen dira: alde batetik, nostalgia eragin. Bestetik, gazteei klasikoak erakutsi, gaur egungo joeretara moldatuta. Estudioek, ordea, nostalgia erabiltzen dabe etekina atara nahian. Horren biktima barria Lilo & Stitch da, zoritxarrez.

Zine aretoetan ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00