LIN3S aholkularitzak ToBeInB2B analisia aurkeztu dau Bilbon. Azterketa egiteko B2B, business-to-business, enpresetako 200 profesionalek hartu dabe parte, 20 sektore desbardinetakoak. Egindako ikerketaren arabera, adimen artifiziala tresna operatiboa da dagoeneko holako enpresetan, Itziar Adarraga LIN3S aholkularitzako zuzendariordeak esan deuskunez. Dana dala, ToBeInB2B txostenaren arabera, enpresen %5ak bakarrik integratu dau dagoeneko adimen artifiziala bere modelo operatiboan. Beraz, joerea goranzkoa da, baina hazten jarraitzeko tarte handia dago oindino.
