BCAM-en 34 nazionalidadeko 180 ikertzaile baino gehiago dagoz

2008an sortu zan Matematika Aplikatuen arloko zentroa

Lorea Gomez: “Matematikak ez dira bakarrik disziplina akademiko bat, mundua moldatzeko tresna bat baino”

Lorea Gomez / BCAM

BCAM, Matematika Aplikatuen arloko ikerketa eta bikaintasun zentroa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatua. 2008an sortu zan, erronka konplexuei matematiken bidez urtenbidea emoteko asmoz. Gaur egun, 34 nazionalitateko 180 ikertzailek baino gehiagok osotzen dabe, eta hainbat ikerketa-ildotan lan egiten dabe.

BCAMen helburu nagusia da erakustea matematika ez dala disziplina akademiko bat bakarrik, inguratzen gaituen mundua moldatzeko tresna bat baino, eta hainbat disziplinetako profilez osotutako ikertzaile-taldeak lankidetza estuan lan egiten dau mundu errealeko arazoei aurre egiteko.

Dirudienez “etorkizuneko matematikak idazten dabizela”, enpresakaz, erakundeakaz eta beste ikerketa-zentro batzuekaz lankidetzan, matematika arlo desberdinetan aplikatzeko, medikuntzan, kirolean, energian, adimen artifizialean eta askoz gehiagotan. Gure artean izan da Lorea Gomez zentroko gerentea eta berak emon deuskuz zehaztasun guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular