Rafa Iriondok dino publikoaren aldetik jasotako erantzunak bultzatu deutsiela aurrera egiten

Plateruena Kultur Aterpean izango da talde ezaguna bagilaren 15ean

Luhartz taldeak “Zutik” diskoagaz ospatuko dau bere 41. urteurrena

Luhartz taldeak 41 urte bete dauz / Bizkaia Irratia

Luhartz taldeak 41 urte bete dauz. Urteurrena ospatzeko Durangoko Plateruena Kultur Aterpean eskeiniko dabe kontzertua bagilaren 15ean. Era berean, “Zutik” izeneko disko barria aurkeztuko dabe berezia izango dan emonaldian. Rafa Iriondo soinujole eta tekladujoleagaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan.

Publikoaren erantzuna

Iriondok azaldu deuskunez, 41 urteko ibilbidean taldekideak joan-etorrian ibili dira. Joandako batzuk barriro be bueltatu dira. Rafa bera, hasieratik mantentzen da taldean. Bere esanetan, hainbat urtez irautea, publikoaren aldetik jasotako erantzunaren fruitua da. Izan ezi dira askotan ibilbidea amaitzeko baina azkenik aurrera egitea erabagi dabe. Asmoa, 40. urteurrena ospatzea zan baina ezin izan zan. Bidean disko barria sortu dabe “Zutik”. Honakoa Durangoko kontzertuan eskeiniko dabe lehenengoz. Emonaldi berezia izango dala aurreratu dau Iriondok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular