Josu Ojinaga, Lurre Hurre proiektuaren bultzatzaileetako bat

Lurre Hurre proiektuari esker, egoera irregularrean dagozan kanpotarrei nekazaritza lanbidea irakasten deutsie Busturialdean

Lurre Hurre: “Nekazaritzak eskaini leike migratzaileentzako etorkizun duin bat”

Koronabirusaren pandemia hasi eta handik gitxira jarri zan martxan Lurre Hurre alkartea Bermeon. Aukera askorik ez daukien kanpotarrei aterpe bat eta lanbide bat irakasteko helburuagaz hasi ziran, eta horretan jarraitzen dabe gaur egun be. Nekazaritza lanbidea irakasten deutsie egoera administratiboa erregularizetan dabilzan etorkinei. Helburua, migratzaileei lan bizibide bat emotea eta gizarteratzen laguntzea da, eta bide batez, nekazaritzako lehenengo sektorea suspertzea.

Josu Ojinaga bultzatzaileak azaldu deuskunez, proiektu honen lan eremua Busturialdeko eskualdea da. Gaur egun Bermeon, Forun eta Muruetan daukiez ortuak. 2-3 hektarea inguru lantzen dabez. Astero sasoiko produktuakaz betetako 25 otzara banatzen dabez bezeroen artean. Konserbak be egin eta banatzen dabez. Bezeroek Bermeoko Bertokuek dendan batzen dabez otzarak. Ojinagak esan deuskunez, proiektuak daukazan gastuak autofinantziatzeko, 50 bat otzara ekoiztu beharko leukiez.

Danetara 18-19 persona igaro dira Lurre Hurre proiektutik. Hainbat herrialdetakoak izan dira, baina gehienak afrikarrak. Horreetatik 4-5ek gaur egun nekazaritza arloan lan egiten dabe, inguruko negutegietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00