Magia emonaldiez gain, galea, magipoteoa eta tailerrak izango dira

Erandio Magikoa jaialdia egingo da astegoien honetan

Tor Magoa tailerra eskaintzen / Erandio Magikoa

Magiaz beteko da Erandio astegoienean. Erandio Magikoa jaialdiaren zazpigarren edizinoa egingo da bertan. Barikutik domekara bitartean, Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan magia saioak, tailerrak, magipoteoa eta galea izango dira aurten. Aitor Bilbaok, Tor Magoak, antolatzaile lanetan ari danak, gogoratu deusku, adin guztietako publikoa erakartea dala jaialdiaren helburua. Orain artekoetan, hainbat lagunek gozatu dabe magiaz eta Erandion egonkortu dan jaialdia bihurtu da.

Galea eta magipoteoa

Asier Kidam-ek, euskeraz eskeiniko dau “Smile” ikuskizuna. Egunerokoak ahaztu eta barre egitera gonbidatuko gaitu. Huescatik, Civic-Civiac arituko da “Profesor Coperini” eskeiniz. Bartzelonako Niñas del Mago bikotea be arituko da, emakume bi kasu  honetan, “Imagina2” eskainitzen. Zapatuan, goizez, magipoteoa izango da Asier Kidam, Txoborro eta Guadalajarako Gonzalo Abiñanagaz. Erandioko taberna inguruetan ibiliko dira jenteartean magia eginaz. Zapatu iluntzean barriz, gala handia. Honetan, Peio Rivas, Tor Magoa, Mag Gerard, Asier Kidam eta Gonzalo Albiñana arituko dira. Sorpresak be izango dira. Gala honetarako sarrerea 3 eurokoa izango da. Gainontzeko saio guztiak zein tailerrak doakoak dira. Zapatu eta domeka goizean eskeiniko dira magia tailerrak 6 urtetik gorakoentzat, Altzagan eta Astrabuduan. Magia egiten erakutsiko deutse goizeko hamaika ta erdietatik aurrera. Umeek, nagusi baten laguntzea izan beharko dabe tailerretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00