
Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru diputaduak asteburuan ospatuko dan Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak antolatutako Txin Txin jaiaren harira aurreratu deusku, proiektu bat daukiela amankomunean ekologizazinorako eta mahasti erresistenteagoak egiteko.
Pertsona Fisikoen Errenta Zergaren forfaita %70ean finkatu izana be azpimarratu dogu Goizeko Izarretan irratsaioko barriketaldian. Horrek esan gura dau, lehen sektorean beharrean dabizanek errentagarritasunaren %30 bakarrik ordaindu beharko dabela. Neurria, Ukrainiako gerraren eraginez ipini zan, baina orain egonkortzea erabagi dabe.
Hondartza denboraldirako dana prest dagoala be zehaztu deusku Arantza Atutxak. Betiko lez, bagiletik irailera egongo da indarrean.