UNICEF Nafarroako koordinatzaileak urte honeetan zehar emondako aurrerapausu eta atzerapausuak azaldu deuskuz

Haurren esklabotzaren aurkako nazinorateko egunari buruz berba egin dogu Maider Gabilondogaz

Maider Gabilondo (UNICEF): “Gerra batek eragiten dituen ondorioak gehien sufriduten dabezanak haurrak dira”

Haurren esklabotzaren aurkako nazinorteko eguna dala eta, UNICEF-era jo dogu haurren egoerea aztertzeko, Maider Gabilondo Nafarroako koordinatzaileagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan. Gabilondok argi itzi dau aurrerapausuak emon dirala, baina atzerapausuak be: “Alde batetik aurrerapausuak emon dira arlo batzuetan, haurren hilkortasun tasea asko hobetu da adibidez, baina 30 herrialde baino gehiago gerra egoeran dagoz eta horrek sufrimendu handia eragiten dau, batez be haurrei, askok bizitza galtzen dabe”.

Oraindik lan asko dago egiteko, eta argi azaldu dau Maiderrek. Txiki askoren bizi-kalidadea baldintzatuta dago jaiotako lekuaren arabera, eta hori, bidezkoa ez izateaz gain, ume horreen etorkizuna baldintzaten dau. Horregaitik, UNICEF-ek, misino asko egiten dauz larrialdi-arriskuan dagozan herrialdeetan, baita be errefuxiatu kanpamenduetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00