Aitor Larrazabal, Athleticen hamalau denporalditan 445 partidu jokatu dituen atzelariagaz aztertu dogu Atleticoren aurkako partidua

Finala irabazteko, aurretik finalaurrekoetako kanporaketea gainditu behar dala azpimarratu dau Larrazabalek

Mallorca dago zain Sevillako finalean

Athleticeko jokalariek euren mailarik onena emon beharko dabe Atletico de Madrid kanporatzeko / ATHLETIC CLUB

Partidu gogoangarria jokatuko dau Athleticek eguen honetan Atletico de Madriden aurka San Mamesen. Kopako finalerako sailkapena dago jokoan. Lehoiak 0-1 irabazi eben joaneko partiduan Metropolitanon eta alde horregaz ekingo deutse Katedraleko norgehiagokari.

Berrogei urte luze igaro dira Athleticek kopa txapelketea azkenengoz irabazi ebanetik. 1984ean izan zan, Javier Clementeren eskutik Menottiren Bartzelonaren aurka. Urte gehiegi dira kopea irabazi barik, ezelango zalantza barik. Aurtengo finala irabazteko, baina, lehenago sailkatu egin behar da Atletico de Madrid kanporatuta. Esan beharrik ez dago, lehia gogorra izango dala, joaneko partiduan irabazi arren aurkaria maila handiko taldea dalako. Katedrala goraino beteko da eta Ernesto Valverderen gizonek 50.000 zaleren babesa eukiko dabe koltxoneroak kanporatzeko ahaleginean. Zuri-gorriek erakutsi dabe Atletico de Madrid menderatzeko gauza dirala. Bi bider jokatu dabe alkarren aurka denporaldi honetan eta bietan lehoiak izan dira nagusi: 2-0 San Mamesen ligako partiduan eta 0-1 Kopan Madrilen.

Aitor Larrazabalek 445 partidu jokatu ebazan Athleticeko elastikoagaz hamalau denporalditan. Loiuko atzelariak, baina, ez eban Kopa txapelketako finalik jokatzeko aukerarik izan. Beragaz aztertu dogu Athleticek eta Atletico de Madridek jokatuko daben partidua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular