Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak Marea Horia agerraldia eratu dau abuztuaren 19rako. Gorliz eta Plentziako hondartzetan egingo da, ohiko moduan. Migratzaileek bizi daben egoera latza ikusgarri egin gura dabe, eta agirira atara. Horrez gain, Europari eskatuko jako migrazino politika egokiagoak egiteko, pertsonei laguntzera bideratuta. Gaur egun batez be segurtasunean oinarrituta hartzen dira neurriak, eta ez pertsonak babestu eta laguntzera bideratuta. Migratzaileak arazo lez agertzen diranez, gizartean bildurra eta euren kontrako jarrerea sortzen dala esan deusku Luis Guridik, eta horregaitik sortu dirala aspaldion holako hainbeste mogimendu. Horregaitik aldatu behar ei da migrazino politikak egiteko modua.