Marea horia zapatu eguerdiko 12.00etan hasiko da Gorlizen, Astondon

"Guztiontzako eskubideak nonahi" goiburupean egingo da, OEE-k deituta

Marea horia zapatuan Gorlizen eta Plentzian giza eskubideen alde

Agerraldia / OEE

Ongi Etorri Errefuxiatuak alkarteak antolatuta, marea horia egingo da beste behin zapatu honetan, pertsona migratzaileen eskubideen alde. Egoerea hemen zein munduan okerrera egiten dabilela eta, “Guztiontzako giza eskubideak nonahi” goiburua erabiliko da. OEEtik jakitera emon dabenez, giza eskubideen urraketa sistematikoa handitu egin da agertoki globalean zein barruko migrazino-politiketan.

Salatzen dabenez, alde batetik politika belizistak eta berrarmtzaileak ugaritu zira, batez be AEBetan eta Europako herrialde batzuetan, eskuma muturra aginte guneetara helduta. Ondorioz, II. Mundu Gerraren amaieratik ezarritako adostasunak hautsi ei dira nazinoartean. Horreetariko bat Nazino Batuen Eskubideen Gutunaren gitxiespenaren normalizazinoa eta urraketa sistematikoa dala adierazi dabe, erakusgarririk larrriena Gazako genozidioa izanda. Israelgo gobernuak 60.000 pertsona baino gehiago hil ei ditu orain arte, zigorbakotasun osoz, tartean 20.000 ume baino gehiago.

Horrez gain, migrazino eskubidea leku guztietan kriminalizetan ei da eten barik,  jenteak jatorriko herrietatik egoera latza bizi dauelako aldeten dauela kontuan hartu barik.

Hori guzti hori salatzeko egingo da aurtengo marea horia. Eguerdiko 12.00etan alkartuko dira Gorlizen, Askondon, eta kontzentrazinoa eta ibilaldia egingo ditue hondartzan zehar, Gorlizetik Plentziaraino. Ondoren, 13.30ean, Europara ailegau nahian hil diranei omenaldia egingo deutse: agiria irakurri, agurra eta itsasadarera lorak jaurtitea. Musika talderen bat be izango da da zuzenean joten. Amaitzeko, pintxopotea egingo da eguerdiko 14.00etan gaztetxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00