Ukrania-Euskadi Alkarteak esker ona erakutsi gura izan deutso euskal gizarteari guda hasi zanetik emondako giza laguntzegaitik. Laguntza edo babesa eskatu daben 2000 ukraniar inguruk lehen arretea jaso dabe. Aholkularitzea eta laguntzea emon deutsie Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoan dagozan Ukraniar Zentroen bidez. Oraindik asko dira laguntzea behar dabenak.
Maria Dobryanska Ukraniatik bost urtegaz bere gurasokaz Euskadira etorri zan, erizaina da, ikastolan ikasi eban eta EHUn erizaintzako gradua ikasi eban. Euskeraz,ukraniaeraz, ingelesez eta gazteleraz berba egiten dau. Euskalduna eta ukraniarra sentitzen dala esan deusku, gaur egun buru-belarri giza laguntzea Ukraniara bialteko lanean dabil eta zentzu honetan euskal gizartearen erantzun ona eskertu nahi izan dau .