Ukrania-Euskadi alkarteak esker ona erakutsi deutso euskal gizarteari

Osasun arloko materiala, generadorak eta behar beharrezkoak diran lehengaiak bialdu dabez besteak beste

Maria Dobryanska: “Euskaditik Ukraniara giza laguntzeagaz 38 trailer bialdu doguz”

Ukraniara bialdutako trailerra / Bizkaia Irratia

Ukrania-Euskadi Alkarteak esker ona erakutsi gura izan deutso euskal gizarteari guda hasi zanetik emondako giza laguntzegaitik. Laguntza edo babesa eskatu daben 2000 ukraniar inguruk lehen arretea jaso dabe. Aholkularitzea eta laguntzea emon deutsie Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoan dagozan Ukraniar Zentroen bidez. Oraindik asko dira laguntzea behar dabenak.

Maria Dobryanska Ukraniatik bost urtegaz bere gurasokaz Euskadira etorri zan, erizaina da, ikastolan ikasi eban eta EHUn erizaintzako gradua ikasi eban. Euskeraz,ukraniaeraz, ingelesez eta gazteleraz berba egiten dau. Euskalduna eta ukraniarra sentitzen dala esan deusku, gaur egun buru-belarri giza laguntzea Ukraniara  bialteko lanean dabil eta zentzu honetan  euskal gizartearen erantzun ona eskertu nahi izan dau .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular