Maria Elorzaren lehen film luzea da honakoa

"A los libros y a las mujeres canto" zinema aretoetan ikusgai

Maria Elorza: “Emakume eta liburuen arteko harremana jorratzen da filmean”

"A los libros y a las mujeres canto" filmea / Bizkaia Irratia

Maria Elorzaren “A los libros y a las mujeres canto” film luzea zinema aretoetan dago ikusgai. Txintxua Films etxeak ekoiztutako lan barriaren  aurrestreinaldiak izan dira asteon Bilbon, Errenterian eta Iruñean. Gaur Donostian eskeiniko da eta bihar eta etzi Gasteizen. Era berean, zinema aretoetan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera. Maria Elorzaren lehen film luzea da “A los libros y las mujeres canto”. Esan deuskunez, istripu batetik sortu zan ideia. Bere etxean izan zan gertaerea. Bere amaren liburutegian gertatu zan hain zuzen. Film luzea sortu dau Maria Elorzak ideia horretatik abiatuta.

Emakumeak eta Liburuak

Antonia Deiasek, Loreto Casadok, Viki Claramuntek, Waltraud Kirstek eta Anne Elorzak hartzen dabe parte filmean. Emakume eta liburuen arteko harremana jorratzen da bertan. Lau pertsonaien eta bere liburuen erretratua dala esan daiteke. Literaturak, zinemak edo irudiek bizitzen zelan lagundu ahal deuskuen galdetzen da hain zuzen. Euskal Herrian, Madrilen, Suancesen eta Italian egin da filmearen errodaia gaztelaniaz eta italieraz. Euskerara bikoizteko asmoa be badago. Trailerra, Maria Elorza beraren ahotsagaz, euskeraz badago ikusgai.

Ondo pasetako modukoa

Egunotan izandako aurrestreinaldietan, filmearen amaieran, zuzendaria bertan dala solasaldiak egin dira ikusleakaz. Elorzak esan deusku, ondo pasetako modukoa dala “A los libros y a las mujeres canto”.  Zinema aretoetan ikusgai eta hemendik aurrera jaialdi gehiagotan be bai. Orain artekoan sari bat baino gehiago jaso dauz Elorzaren lan barriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular