Maria Vaquerizo abeslariaren eskutik emon deutsagu hasiera Aupa Bizkaia irratsaioko Kafetxu Bana tartearen bigarren denporaldiari. Artista lemoztarra ‘Vamos’ izeneko abestia kaleratu dau aurton eta Euskal Herriko txoko desbardinetatik dabil kontzertuak emoten. Esaterako, Bilbon izan zan atzo.
Vaquerizok konfinamentuan ekin eutson bere ibilbide artistikoari, sare sozialen bitartez abesti ezagunen bertsinoak igoten. Bere gustukoak diran generoei jagokenez, pop generoa nabarmentzen dau Vaquerizok. Halanda be, genero desbardinak jorratu gura ditu. Horren harira, genero ugarietako abestiak kaleratuko dauz hurrengo hilabeteetan.
Izan be, konpositorea be bada Vaquerizo. Beraz, beste artisten abestietako bertsinoak eta abesti propioak tartekatzen ditu bere errepertorioan. Bere abesti guztiak entzungai dagoz Instagram sare sozialean eta bere YouTube kanalean.