Lekittarrako entrenatzaile barria ilusinoz ganezka dago erronka barriari ekiteko

18 denporaldi egin dauz arraunlari lez Lekittarran, eta 2010etik arraunlari lanak eta entrenatzaile lanak buztartu dauz beheko mailetan

Markel Akarregi: “Isuntzako trainerua entrenatzeak sekulako ilusinoa egiten deust”

Markel Akarregik inork baino hobeto ezagutzen dau Lekittarrako plantilea osotzen daben arraunlariak / Bizkaia Irratia

Lekeitioko Isuntza arraun taldeak etxeko entrenatzaile baten aldeko apostua egin dau gizonezkoen trainerua zuzentzeko datorren denporaldian. Markel Akarregi Bengoetxeak hartuko dau Osertz Aldairen kargua. Akarregi anai gazteak odolean daroa Isuntza. Jon anaiak zabaldutako bidetik, Markel alebinetan hasi zan arraunean herriko arraun taldean. Beheko maila guztietatik igaro ondoren, hamazortzi urteko ibilbideari ekin eutson Lekeitioko gizonezkoen traineruan, igaz arraun egiteari itxi eutson arte lan arazoak zirala-eta. Akarregik esperientzia luzea dauka entrenatzaile lez Isuntzako beheko mailetan baina bere lehen esperientzia izango da senior mailako talde bat zuzentzen. Gogotsu eta ilusinoz ganezka dago erronka barriari egiteko. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00