Fernandezek ez dauka asmorik bere lasterketa etentzeko Tarragonan urrea lortu ostean

Markel Fernandezek urrea lortu eban 400 metroko lasterketan, eta Finlandiako Europeora klasifikatuta dago

Markel Fernandez: “Finlandiara noa urrezko domina lortzeko asmoz”

Markel Fernandez taldekideagaz urrearen lorpena ospatzen / Alcampo Scorpio 71

Markel Fernandez, Claudia Villalante eta Gonzalo Lamborena, 23 urte azpiko Europeora joango dira, minimoa lortu ostean. 3 bizkaitarrek Espoon (Finlandian) lastertuko dabe garagarrilaren 13tik 17ra.

Gaur Jokoan izan dogu Markel Fernández Soto Sopelako atleta. Atletismoan lehiatzen da, erdi- eta abiadura-lasterketetan espezializatua. Urrezko domina irabazi eban 23 urtez azpiko Union Mediterraneo Txapelketean, txapelketako errekorra hautsiz eta Euskadiko errekorra hautsiz. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko kategoria absolutoko, 23 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen errekorrak dauzka aire zabaleko 400 m-ko proban. 2022ko 20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketean parte hartu eban, eta erdifinalista izan zan gizonezkoen 4×400 metroko errelebo-proban. 2023ko Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketea izan zan bere lehen nazinoarteko txapelketea absolutoa, Istanbulen (Turkia), 2023ko martxoaren 2tik 5era bitartean, eta laugarren postua lortu eban 4x400m-ko erreleboetan. 2021az geroztik nazinoartean lehiatzen da Espainiako Atletismo Selekzioan.

Beraz, Espoonerako klasifikazioaz berba egitera ekarri dogu gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular