Gizakia zer astakera egiteko kapaz da beldurragatik? itaunari erantzuten ahaleginduko dira

Jon Gerediagaren laguntzea izan dabe dramaturgian

“Marmarra”, Atx Teatroa konpainiaren lan barria

Atx Teatroa konpainiaren "Marmarra" / Bizkaia Irratia

Atx Teatroa konpainiak Marmarra eskeiniko dau gaur Zornotzan. Arrigorriagan izan zan lan barri honen estreinaldia urriaren 18an. Konpainiatik Iñaki Ziarrustak esan deuskunez, aretoa beteta egon zan eta oso erantzun ona izan eban estreinaldiak. Jon Gerediagaren laguntzeagaz sortutako antzezlana da Marmarra. Gizakia beldurragatik zelango astakeriak egin ahal izatearen ganean egiten dan hausnarketa modukoa litzateke. Garazi Etxaburu, Aitor Echarte, Alazne Astorga, Sandra Fernandez Agirre, Mirian K.Martxante, Aiora Sedano, Sandra Tejero eta Estibaliz Villa aktoreak arituko dira taula ganean. Iñaki Ziarrustak azaldu deusku, familia bat eta oilar bat direla protagonistak. Eurekaz batera erdi arraina dan pertsonai bat be badago. Musikeak eta dantzeak presentzia handia daukie lan honetan. Kontuan hartu behar da Garazi Etxaburu dantzaria dala izatez. Aktore modura, honakoa da bere lehen lana.

Antzoki barruan eta kanpoan eskaintzeko

Marmarra Zornotza Aretoan ikusi ahal izango da gaur iluntzeko zortziretan. Antzokirako bertsinoa gaurkoa. Bihar, Azpeitian, kaleko bersinoa eskeiniko dabe lehenengoz. Erdi arraina dan pertsonaia kalean montauko daben igerileku moduko baten arituko da. Hemen Bizkaian, Santurtzin be eskeiniko dabe hilaren 14an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00