Martin Urrutia: "Euskeraz abestea oso hunkigarria izan zan, oso berezia"

Getxoztar abeslariak 'Rompeolas' single barria aurkeztera etorri jaku Bizkaia Irratira

Martin Urrutia: “Euskeraz abestea oso hunkigarria izan zan, oso berezia”

Gaur, Kafetxu Bana tartearen 32. atalean, Martin Urrutia dogu, Operación Triunfo lehiaketaren azken edizinoko lehiakidea eta finalista. Bere lehen single-a aurkeztera dator, Rompeolas. Getxotarrak igaz amaitu eban Arte Eszenikoen Batxilergoa Bilbon, eta gero Arte Dramatikoko Goi Eskolan ikasketak jarraitzeko asmoa eukan Operación Triunfoko akademian sartu arte.

Lehenengo egunetik azken egunera arte egon zan akademian, eta egindako alkarrizketean hainbat kontu plazaratu deuskuz getxotarrak: abesti barriaren xehetasunak, bizi izandako esperientzia, zelako harremana daukan euskeragaz, biraren kontuak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00