Martin Elgezabal 'Martintxo'gaz egin dogu berba Mendatan. Musikea, ilustrazinoa eta tatuajeak batuko ditu Sendo Tattoon

Sendo Tattoo egitasmo barria zehazten dabil Martin Elgezabal 'Martintxo'. Tatuajea, ilustrazinoa eta musikea batu gura ditu

Martintxok tatuajea, ilustrazinoa eta musikea batuko ditu Sendo Tatoon

Martin Elgezabal 'Martintxo' Herriz Herri saioan / Bizkaia Irratia

‘Agur’ musika taldeko bateria jolea da Martin Elgezabal ‘Martintxo’. Mendatan egon gara beragaz, Herriz Herri saioan. Hiru kantu daukiez kalean, eta lehen diskoa prestatzen dabilz. Laster urtengo dau kalera. Kontzertuak be badaukiez agendan. Asteburu honetan, dana dala, agur berezia egingo deutsie orain arteko musika egitasmoari.

Musikea barru-barruan daroa Martintxok, baina beste arte batzuk be bai. Ilustratzailea da. Musikarako egiten dau lan, zelan ez. Euren lanetako azalak berak egin ditu. Tatuatzailea be bada. Ilustrazinotik tatuetara, konturatu barik egin eban pausoa.

Musikea, ilustrazinoa eta tatuajea. Hiru hanka eta buru bat. Martintxok hiru arteak batu nahi ditu egitasmo bakarrean. Orain, horretxetan dabil. Sendo Tattoo sortzea da bere asmoa. Zornotzan egongo dala dinosku. Han, bere ametsetako giroa sortzeko aukerea eukiko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular