Planik Plan irratsaio barriaren seigarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Azaroko bigarren astegoienetik MAZ Basauri, Algortako Hezetasuna auzoko jaiak eta Ermuako San Martin azokea nabarmendu doguz.
Barikua
MAZ Basauri hasiko da barikuan. Kultura ekitaldia domekararte luzatuko da. Barikuan hasi eta domekararte luzatuko dan beste egitasmoa Algortako Hezetasuna auzoko jaiak izango dira. Azkenik, barikuan hasi eta zapaturarte luzatuko dan egitasmoa Erandioko Merkatu Zaharrean egingo dan TrackUno Fest dalakoa izango da.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, Ermuako azokea ospatuko da. Ermuako azokea alde batera itxita, Arrigorriako Zientzia Astea hasiko da, Mungiako Txarriki Eguna izango da eta Balmasedako Erreketa ospatuko dabe.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, Gernikako Lizeo Antzokian, Iratxoak eta basoko sorginkeria ikuskizun interaktiboa antzeztuko da; Bilboko Arriaga Antzokian, ‘Los amigos de ellos’ antzezlana egongo da ikusgai; eta, azkenik, Santurtziko Serantes Aretoan, Olvido Flores izango da protagonista.