Aste honetan Medikamentu Indibidualizatuaren III. Kongresua egin da Bilbon. Zapatuetako Farmazia tartean horren inguruan berba egin dogu, Juan del Arco kolaboratzaileagaz.
Medikamentu indibidualizaduak zer diran, zeintzuk diran medikamentu horreek hartzearen abantailak, eta ze espezialidadeetan diran ohikoagoak azaldu deusku. Batzuetan osasun zentroan emongo deuskue medikamentua, eta beste batzuetan errezeta moduan hartu eta farmazian emongo deuskue. Medikamentu indibidualizaduak egiteko makina bereziak behar dira eta prozesua ez da erreza. Farmazia guztiek ez daukie aukera medikamentu espezializadua egiteko aukerarik, baina edozein farmaziak emongo deusku medikamentua, beste farmazia batetik ekarrita, behar izatekotan.
