Xabi Aretxabala neurozientzialaria izan da konbidadua Zientzia tartean

Traumagaz lagundu ahal izango dauan ikerketa bat ezagutu dogu

Meditazinoa egiten dan bitartean bibrazino leunak apliketeak, traumagaz lagundu leike

Zientzia tarteko konbidadua Xabi Aretxabala neurozientzialaria eta EHUko irakaslea izan da. Gaurko saioan maiatzan azaleratu dan artikulu baten ganean berba egin dogu. Aurrekoan bezela, barrikuntza handia suposau leuken ikerketa bat aurkezten dau artikuluak.  Good vibrations: Sternal vibration enhances white matter density and interoceptive awareness deitzen da artikulua, eta aztertzen dau ea bularrezurrean aplikatutako bibrazino leunak, mindfulness meditazinoagaz batera erabilita, trauma eta disoziazino sintomak dabezan pertsonengan garuneko aldaketa neuroplastikoak eta hobekuntza psikologikoak sortzen dauzan.

Xabi Aretxabalak azaldu deusku, trauma bat euki dauan pertsona bati, meditazino ariketak egiten dauzan bitartean, bularrezurrean bibrazino leun eta konkretuak apliketean, hobekuntzak igarri dabezala. Kontua da hobekuntza horreek ez dirala bakarrik psikologokoak. Aldaketa neurologikoak be sumatu dabezala oso interesgarria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00