Domekan egingo dabe Berriatuako mendi martxea, urtarrilaren 4an. Urte batzuk daroez urteko lehen domekan egiten eta erantzuna ona eukiten ei dau. Aukera ezbardinak egongo dira eta luzeenak goizeko 8.30ean abiatuko dira. Amaieran kopaua egongo da plazan.
Urtearen errepasoa egin dogu Joseba Gojenola alkateagaz. Berak esan deusku aurtengoa proiektuak loratzeko urtea izan dala. Kultur Etxea barriztau eta egokitu dabe eta bero sare instalazinoa be eginda dago, jasangarria, eskolea, frontoia eta udaletetxea berotzeko. Futhol zelaian be egin dira hobekuntza lanak, erabili be asko egiten da eta. Goikolau alkarteagaz batera herriko ondarearen gaineko webguea zabaldu dabe, ondarea-berriatua.eus.
Hasi barri dogun urteari dagokionez, herritik pasetan dan bideak kezkea eragiten, ibilgailu asko pasetan diralako, asko eta asko bizkorregi. Egoera horri konponbideren bat topetan ahaleginduko dira.
